243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Dorreko 5. poligonoko 21. lurzatian. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 5. poligonoko 21. lurzatian, Dorren, Carlos Sisniega Sánchezek eta Brígida Soriano Garcíak sustatua. Plana bat dator Rafael Aristu Alcelayk idatzitako 2025eko iraileko proiektuarekin.

Hasiera batez onetsi zen 2024ko azaroaren 12ko osoko bilkuran harturiko erabaki baten bidez, eta hasierako onespen horren iragarkia argitaratu zen 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina). Onetsiriko agiria interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan.

Noainen (Elortzibar), 2025eko azaroaren 13an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2515058