243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ribaforadan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2515783