2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Ribaforadan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2515782