2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2026ko aurrekontua. Hasierako bigarren onespena
Orkoiengo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, berriz ere hasierako onespena eman die Udalaren eta Iturgain udal sozietatearen 2026ko aurrekontu orokorrari eta hura betearazteko oinarriei.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei aditzera ematen zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Orkoienen, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2515607