243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

25/02012 gora jotzeko errekurtsoa, berraztertzeko errekurtso bat zati batean baiesteagatik eta honako tasa hau zuzentzeagatik: jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko 2024ko tasa, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak eta garraiatzeko instalazioentzat

Antonia Muñoz-Murillo Quirosek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Igantziko Udalaren osoko bilkurak hartutako erabaki batzuen aurka. Erabaki horien bidez zati batean onetsi zen alkateak 2025eko maiatzaren 21ean emandako ebazpen baten aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa eta, orobat, zuzendu egin zuen tasa hau: jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko 2024ko tasa, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak eta garraiatzeko instalazioentzat.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Igantzin, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2515177