243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 1495. lurzatian. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2025eko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

IKUSIRIK:

1.–Erregistroan 1610/2024 sarrera-zenbakia duen idazkia. Patxi Lapetra Iriartek aurkeztu du, Perena 2006 SLren ordezkari gisa, eskatzeko tramitatu dadila xehetasun-azterketa bat Corellako 7. poligonoko 1495. lurzatian.

2.–Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 22an hartutako erabakia, aipatutako xehetasun-azterketa hasiera batez onesten duena.

3.–Espedientea jendaurrean paraturik (2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 14koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.

Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.

Kontuan harturik Hirigintza Batzordeak, 2025eko urriaren 28an eginiko bilkuran, aldeko txostena eman zuela.

Aho batez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Corellako 7. poligonoko 1495. lurzatian. Patxi Lapetra Iriartek aurkeztu du, Perena 2006 SLren ordezkari gisa.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Espedientea bidaltzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezan.

Corellan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514776