2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA
Turismoko teknikari bat lan-araubidean kontratatzeko proposamena
Amaitu dira turismoko teknikari lanpostu bat betetzeko deialdiko hautaprobak (deialdia argitaratu zen 2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an). Hortaz, iragarki honen bidez aditzera ematen da epaimahaiak Ion Kepa Soltxaga Romeoren aldeko proposamena egin duela, lan-kontratudun finko gisa aritu dadin; hori guztia, deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea du oinarri horretan adierazitako agiriak aurkezteko. Ohartarazten zaio, ezen epe horren barnean ez baditu agiriok aurkezten, ez zaiola kontraturik eginen eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko direla.
Erriberrin, 2025eko azaroaren 26an.–Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko burua, Maria Rosario Domingos García.
Iragarkiaren kodea: L2515652