243. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izendapena

Alkatearen 2025eko maiatzaren 19ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, funtzionarioen araubidean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.

Probak bukatuta, epaimahaiak puntuazio hoberena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.

Proposatutako izangaiak deialdiko 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ditu.

Horiek horrela, nik, Arakilgo alkate Oihana Olaberria Jakak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Mikel Iriarte Ollo izendatzea Arakilgo Udaleko funtzionario, eta hutsik dagoen 8. plaza adjudikatzea (zerbitzu anitzetako enplegatua).

Bigarrena.–Ezartzea 2025eko abenduaren 1ean jabetu behar duela lanpostuaz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2515363