1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
94/2025 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2026rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsen sarrera egiteko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Foru Ogasunari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak zehaztuko ditu erakunde laguntzaileek bildutako zenbatekoen sarrera egiteko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari informazioa igortzeko tokia, epea, modua eta gainerako baldintzak.
Erregelamenduaren 81.2 artikuluak hamabostean behin egitea jasotzen du. Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Zergen aitorpen-likidazio eta autolikidazio jakin batzuei dagozkien ordainketen banku-helbideratzearen arloko erregulazioa aldatu da azken urteotan, eta epea luzatu egin da, helbideratze-eskaera ahalik eta gehien jasotzeko. Ondorioz, hamabostaldi bukaerako epe jakin batzuk aldatzea komeni da, horietan egiten den diru-bilketak jaso ditzan zerga-betebeharren helbideratzetik lortutako kobrantzak. Era berean, konturako abonu-data jakin batzuk aldatu dira, finantza-fluxuak aurrekontu eta diruzaintza beharretara egokitzeko.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean abonua egiteko epeak eta datak honako hauek izanen dira 2026. urtean:
2026KO EPEAK ETA DATAK NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSEN SARRERA EGITEKO ETA DOKUMENTUAK AURKEZTU EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO
2026KO HAMABOSTALDIAK | HAMABOSTALDIKO EGUNAK (BIAK BARNE) | KONT. KOR. OROKORREAN ABONUA EGITEKO BALIO DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA |
Hilabeteak | Izena / hilabetea | Ordena zenbakia |
Urtarrila | 1. | 1 | Abenduaren 27a | Urtarrilaren 5a | Urtarrilaren 12a | Urtarrilaren 13a |
Urtarrila | 2. | 2 | Urtarrilaren 6a | Urtarrilaren 20a | Urtarrilaren 26a | Urtarrilaren 27a |
Otsaila | 1. | 3 | Urtarrilaren 21a | Otsailaren 5a | Otsailaren 10a | Otsailaren 11 |
Otsaila | 2. | 4 | Otsailaren 6a | Otsailaren 20a | Otsailaren 25a | Otsailaren 26a |
Martxoa | 1. | 5 | Otsailaren 21a | Martxoaren 5a | Martxoaren 10a | Martxoaren 11 |
Martxoa | 2. | 6 | Martxoaren 6a | Martxoaren 20a | Martxoaren 25a | Martxoaren 26a |
Apirila | 1. | 7 | Martxoaren 21a | Apirilaren 7a | Apirilaren 13a | Apirilaren 14a |
Apirila | 2. | 8 | Apirilaren 8a | Apirilaren 23a | Apirilaren 28a | Apirilaren 29a |
Maiatza | 1. | 9 | Apirilaren 24a | Maiatzaren 5a | Maiatzaren 11 | Maiatzaren 12a. |
Maiatza | 2. | 10 | Maiatzaren 6a | Maiatzaren 20a | Maiatzaren 25a | Maiatzaren 26a |
Ekaina | 1. | 11 | Maiatzaren 21a | Ekainaren 5a | Ekainaren 10a | Ekainaren 11 |
Ekaina | 2. | 12 | Ekainaren 6a | Ekainaren 22a | Ekainaren 29a | Ekainaren 30a |
Uztaila | 1. | 13 | Ekainaren 23a | Uztailaren 6a | Uztailaren 13a | Uztailaren 14a |
Uztaila | 2. | 14 | Uztailaren 7a | Uztailaren 20a | Uztailaren 27a | Uztailaren 28a |
Abuztua | 1. | 15 | Uztailaren 21a | Abuztuaren 10a | Abuztuaren 14a | Abuztuaren 17a |
Abuztua | 2. | 16 | Abuztuaren 11 | Abuztuaren 20a | Abuztuaren 25a | Abuztuaren 26a |
Iraila | 1. | 17 | Abuztuaren 21a | Irailaren 7a | Irailaren 14a | Irailaren 15a |
Iraila | 2. | 18 | Irailaren 8a | Irailaren 24a | Irailaren 29a | Irailaren 30a |
Urria | 1. | 19 | Irailaren 25a | Urriaren 5a | Urriaren 13a | Urriaren 14a |
Urria | 2. | 20 | Urriaren 6a | Urriaren 23a | Urriaren 28a | Urriaren 29a |
Azaroa | 1. | 21 | Urriaren 24a | Azaroaren 5a | Azaroaren 10a | Azaroaren 11 |
Azaroa | 2. | 22 | Azaroaren 6a | Azaroaren 20a | Azaroaren 25a | Azaroaren 26a |
Abendua | 1. | 23 | Azaroaren 21a | Abenduaren 7a | Abenduaren 14a | Abenduaren 15a |
Abendua | 2. | 24 | Abenduaren 8a | Abenduaren 24a | Abenduaren 29a | Abenduaren 30a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako sarrerak kontu korronte orokorrean abonua egiteko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2025eko urriaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2514339