2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kultu erlijiosorako lokala
Bete dadin abenduaren 16ko 7/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Altsasuko Komunitate Islamikoa.
Jarduera: kultu erlijiosorako lokala.
Tokia: Garcia Ximenez kalea 43, behea.
Altsasun, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2515115