2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Ordenantza, erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena eskola zaharretako telelan eta ikasketa gunerako. Hasierako onespena
Abartzuzako Udalak, 2025eko azaroaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena eskola zaharretako telelan eta ikasketa gunerako.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Abartzuzan, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2515079