242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Pamplona Ciudad Habitable-Iruña Biziberritzen SA udal-sozietate publikoan arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko

Deialdia iragartzen da, Pamplona Ciudad Habitable - Iruña Biziberritzen SA udal-sozietate publikoan arkitekto teknikoaren plaza bat hautaproben bidez betetzeko.

Deialdiaren oinarriak izangaien eskura daude Iruñeko Udalaren webgunean: https://www.pamplona.es/eu.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek www.ain.es webguneko plataforman izapidetu beharko dituzte eskabideak eta gainerako agiriak. Horretarako, 25096 erreferentzia-zenbakia duen eskaintzan eman beharko dute izena.

Hautagaitzak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Administrazio Kontseiluko idazkaria, M.ª Victoria Borja Etayo.

Iragarkiaren kodea: L2515597