Iragarkia
242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, ikastetxeetako zerbitzuburuaren 1 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 17an, deialdia onestea erabaki zuen, oinarri hauekin bat:
OINARRIAK
1. Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da ikastetxeetako zerbitzuburuaren 1 plaza, funtzionario araubidekoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdia honako hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 7/2025 Foru Legea, 2025eko ekainaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.
1.2. Plaza Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorrari atxikita dago, eta plantilla organikoan honako zenbaki honen bidez identifikatuta: 1-220000-1. Honako txanda honetan banatuko da:
–1 plaza txanda irekian.
1.3. Lanpostuan bete beharreko eginkizunak.
1.–Mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailetik eratorritako ardura:
1.1.–Ikastetxeetako instalazioen, ekipoen eta sistemen mantentze-lanak koordinatzea eta gainbegiratzea, baliabide guztiak operatibo eta egoera onean daudela ziurtatzeko.
1.2.–Egituren eta instalazioen (patioak, kanpoaldeak) segurtasuna zaintzea, azpiegituretako akatsen ondoriozko istripuak edo arazoak saihesteko neurriak ezartzeko.
1.3.–Mantentze-lanak antolatu eta koordinatzea, ikastetxeko eskola eta jardueren garapen normala oztopa ez dezaten, eta horretarako behar diren txostenak egitea.
1.4.–Kontrata enpresaren plataforman abisuak egitea, udal instalazioetako funtzionamenduko langileek egin ezin dituzten lanetarako.
1.5.–Udalak azpikontratatuta dituen 4 garbiketa-enpresak kontrolatzea, azpikontratatutako langileek egiten dituzten orduak kontrolatzea eta fakturazioari oniritzia ematea.
1.6.–Klimatizazio-instalazioak eta instalazio teknikoak berrikustea, kontrolatzea eta berritzeko proposamenak egitea.
1.7.–Ikastetxeetako patioak eta kanpoaldeak berrikusi eta gainbegiratzea, eta hobetzeko proposamenak egitea.
1.8.–Ur-kontsumoaren aldizkako kontrola.
2.–Pertsonen kudeaketa egitetik eratorritako ardurak:
2.1.–Bere ardurapeko langileak zuzentzea eta koordinatzea, zereginak esleitu, trebakuntza eman eta esku-hartze guztietan kalitate-estandarrak betetzen direla ziurtatuta.
2.2.–Ikastetxeko zuzendariaren eta ardurapeko langileen arteko bitartekaritza egitea.
2.3.–Ardurapeko langile guztiei Norbera Babesteko Ekipoak ematea eta kontrolatzea.
2.4.–Kontrola, plangintza, birkokapenak, eskaerak eta pertsonen kudeaketatik eratorritako beste izapide batzuk kudeatzea.
3.–Materiala eta hornikuntza kudeatzetik eratorritako ardura.
3.1.–Baliabide materialen erabilera eraginkorra gainbegiratzea, ekipoen eta horniduren inbentarioak kudeatzea, eskaerak egitea eta erabiltzen den horniduraren kontrol guztia egitea (argiak, deskargagailuak, libragailuak, etab.)
4.–Arauak betetzetik eratorritako ardura:
4.1.–Instalazio eta zerbitzu guztiek ebakuazio eta suteen inguruko araudia betetzen dutela ziurtatzea, eraikinari emandako baimenaren arabera.
1.4. Izendapenak eta plazaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dituzte izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarrean dauden xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko zaie, eta alta emanen bertan, aipatu araubide horretan ezarritako babesaren pean.
Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
1.6. Zerbitzuaren beharrak direla-eta, lanpostu honetan guardia lokalizatuak egiten ahalko dira; horren ondorioz dagokion diru-konpentsazioa eskuratuko da.
2. Betekizunak.
2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko betekizunak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.
Halaber, parte hartzen ahalko dute Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko estatu batekoa edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere, baldin eta zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, haien ondorengoek eta ezkontideenek (zuzenbidez bereizita ez badaude), hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda independizatu ez badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Honako titulu hauetako bat edukitzea:
–Unibertsitate-gradua Eraikuntzan, Arkitektura Teknikoan edo Eraikuntzaren Ingeniaritzan, edo arkitekto teknikoaren lanbidean jarduteko gaitzen duen beste edozein titulazio.
–Unibertsitate-gradua Ingeniaritza Industrialean, Ingeniaritza Mekanikoan, Industria Teknologietako Ingeniaritzan edo ingeniari industrialaren lanbidean jarduteko gaitzen duen beste edozein titulu baliokide.
–Unibertsitate-gradua Ingeniaritza Elektrikoan edo ingeniari elektrikoaren lanbidean jarduteko gaitzen duen beste edozein titulu baliokide.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.
d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.
f) B motako gidabaimena edukitzea.
2.1.2. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin bat, adingabeekin ohiko kontaktua duten lanbide, ogibide eta jardueretan aritzeko ezinbesteko baldintza da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu -askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa, VIII. titulua– zein gizakien salerosketako edozein deliturengatik –Zigor Kodearen VII. titulua, bis–.
Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez egiaztatuko da betekizun hori.
2.2. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte mantendu beharko dituzte.
2.3. Izendatuak izateko proposatutako izangaiek deialdi honen oinarriek zehazten duten unean egiaztatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.
3. Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea modu telematikoan aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamena.
Desgaitasunen bat duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskabidean, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.4 apartatuan ezarritakoarekin bat.
3.3. Tasak.
Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 22,40 eurokoa da. Tasa modu telematikoan ordainduko da, eskabidea formalizatzeko unean, modu telematikoan ordaintzeko sistema seguru baten bidez.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
–2.1.1.c oinarrian galdatutako titulazio akademikoa.
–B motako gidabaimena.
Nahi duenak, eskabidea aurkezteko unean, kontsultaren kudeatzaileari baimena eman ahal izanen dio titulua Hezkuntza Ministerioaren datuak egiaztatzeko zerbitzuan bilatzeko, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena. Hori gertatuz gero eta izangaiak ez badu titulazioaren kopiarik aurkezten, onartuen zerrendatik kanpo geratuko da.
Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren aitorpena organo eskudunari eskatu izana egiaztatzen duen agiria.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakume izangaiek baldintza hori egiaztatu beharko dute, genero-indarkeriako delitu batengatik kondena-epaia, babes-agindua edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial aurkeztuz, edo Ministerio Fiskalaren txostena aurkeztuz, non adieraziko baita demandatzailea genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela. Halaber, genero-indarkeriazko egoerak egiaztatzen ahalko dira gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiriaren eta txostenaren bidez.
3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.
3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.
4. Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Udalaren webgunean deialdiaren fitxan argitara dadin aginduko du.
4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta haien gainean ebatzi ondoren, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadin aginduko.
4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betekizunak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela betekizunen bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5. Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Íñigo Gómez Eguíluz, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.
Epaimahaiburu ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.
Epaimahaikidea: Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa.
Epaimahaikide ordezkoa: Nuria Goñi, Iruñeko Udaleko Hezkuntzako Alorreko udal-pedagogoa.
Epaimahaikidea: Patxi Iriarte Echenique, Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.
Epaimahaikide ordezkoa: Angel Imizcoz Villar, Hiri Kontserbazioko Alorreko Eraikinetako zerbitzuburua.
Epaimahaikidea: Mónica Sánchez Ibáñez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Leyre Gamboa Ramos, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izaten ahal direla, baita ere, epaimahaikide ordezko gisa izendatutakoak, bigarren ordezkapen bat egitea beharrezkoa izanez gero.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. Lehiaketa-oposizioaren garapena.
6.1. Lehiaketaldia: gehienez, 15 puntu.
Izangaiei II. eranskinean agertzen den baremoaren arabera baloratuko zaizkie merezimenduak.
Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 5 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.
6.2. Oposizioaldia 2026ko otsailetik aurrera hasiko da.
6.2.1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.
6.2.2. Oposizioak bi proba izanen ditu; lehen probak bi atal izanen ditu:
a) I. atala: test erako galdetegia.
Ariketa teorikoa eta praktikoa izanen da. Izangaiek test erako 100 galdera erantzun beharko dituzte gehienez ere, idatziz, 120 minutuko tartean, gehienez, deialdi honen I. eranskinean jasotako gaitegiko gaiei buruz. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Proba egin aurretik zehaztuko dira proba hori balioesteko irizpideak eta hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan akatsak nola zigortuko diren.
Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.
b) II. atala: bi kasu teoriko-praktiko ebaztea.
Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz eta ordenagailuz ebatzi beharko dira epaimahaiak deialdi honen I. eranskineko gaitegiari buruz proposatutako bi kasu praktiko. Garatzeko galderak izanen dira. Proba ordenagailuz egiten bada, gaitegian sartutako aplikazioak eta sistema eragilea erabiliko dira. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.
Bigarren ariketa honetan gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 10 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.
Bi ariketetako bakoitzaren gehieneko iraupena kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko du, horiek hasi aurretik.
Lehen ariketaren bi atalak egun bakarrean edo bi egunetan egiten ahalko dira. Epaimahaiak zehaztuko du eguna.
6.2.3. Bigarren proba: gaitasun pertsonalen testa.
Nortasun orokorreko, lan-gaitasunetako edo trebetasuneko galdetegiak egin beharko dira, izangaiak plazaren gaitasun-profilaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko.
Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.
Bigarren proba hau egiteko honako hauek soilik onartuko dira: lehen probako bi atalak gainditu dituztenen artean, lehen probako kalifikazioak batuta guztizko puntuaziorik onena lortu duten 30 izangaiak. 30. tokian puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, horiek denak onetsiko dira. Gainontzeko izangaiak deialditik kanpo geratuko dira.
Proba honen puntuazioa 15 puntukoa izanen da, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio globalaren erdia (7,5 puntu), gutxienez, lortzen ez duten izangaiak.
Proba egin aurretik, plazaren gaitasun-profila jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, deialdiaren web-fitxan (www.pamplona.es/eu helbidean).
6.3. Izangaiak nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.4. Oposizioko proba deialdiko I. eranskinean zehazten den gaiei buruzkoa izanen da.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean indarrean dagoen araudiaren arabera erantzutea eskatuko da gai guztietan.
6.5. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko zaizkie, probak egiteko denboraren eta bitartekoen aldetik, desgaitasunen bat aitortua eduki eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei.
6.6. Probak amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko ditu izangaiek erdietsitako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du interesdunek balioespenei buruz erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.
7. Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioekin eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako zuzendariari helaraziko dio, betekizunak egiaztatu eta lanpostu hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.
7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, 1. probaren II. atalean puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.
Halere berdinketa ez bada hausten, zozketa bakar batez ebatziko da, horretarako deituko den ekitaldi publikoan.
8. Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.
8.1. Epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera, probak gainditu dituzten izangaiak izendatze aldera, deialdian jasotako plaza kopuruaren arabera.
Aipatutako izendapen-proposamena Udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
8.2. Proposatzen den izangaiak agiri hauek aurkeztuko ditu Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Udalaren webguneko fitxan argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean:
8.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.
b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.
c) Zinpeko edo zinezko adierazpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazita.
d) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.
e) Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa.
8.2.2. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiak. Desgaitasun hori deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria ofizioz eginen dute balioespen- eta orientazio-talde eskudunek, eta espedienteari erantsiko zaio.
8.3. Agiri horiek aipatu epean –behar bezala justifikatuta egon behar duten ezinbesteko kasuetan salbu– aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsukeriagatik legokiekeen erantzukizuna.
8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak hutsunea beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera baliatuta.
8.5. Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzekoa ez den baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eskatzen ahal duen beste edozein agiri eskatuko zaio proposatutako izangaiari, eta hark aurkeztuko du, deialdiaren 8.2 apartatuan ezarritakoarekin bat.
9. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du, lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsa esleituko dio aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiari.
9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutakoak izendapen-ebazpenean horretarako ezartzen den egunean hartu beharko du plazaren jabetza.
Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, plazaren jabetza hartzen ez duenak Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 8.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.
9.3. Izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie plazaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko plaza hutsa ere deialdiaren 8.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
9.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie zuzenean.
10. Jarduketen publikotasuna.
Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa eta interesdunendako jakingarriak izaten ahal diren argibide orokor guztiak.
11. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.
11.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019 aldirako Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin –non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa–, Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek, hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik eskuratu ez duten izangaiekin:
a) Plazarik lortu ez, baina oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
b) Plazarik lortu ez, oposizioa gainditu ez, baina hautapen-prozesuko lehen probaren I. atala gainditu duten izangaien zerrenda.
c) Hautapen-prozesuko lehen probaren I. atalean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.
Aldi baterako kontratazio-zerrendak Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.
Kontrataziorako deitutako izangaiek egiaztatu beharko dute deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituztela kontratua egiteko unean.
11.2. Deialdian eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bertan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.
11.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.
11.4. Oposizioa gainditu baina plazarik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.
Halaber, plazarik eskuratu ez eta proba gainditu ez dutenen zerrendan izangaien hurrenkera probaren I. atalean erdietsitako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da.
Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.
11.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru plazatik bat (lehena) gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan hartuta.
Halaber, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar plazatik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek beteak izateko, betiere kasuan kasuko hautaprobak gainditzen badituzte eta beren egoera frogatzen badute.
12. Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.
Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.
Iruñean, 2025eko azaroaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
I. ERANSKINA.–GAITEGIA
Gaitegi orokorra:
1. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera (X. titulua, II. kapitulua). Iruñeko Udalaren Udal Antolaketari buruzko Dekretua.
2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua, IV. kapitulua (Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna). III. titulua, Administrazioen arteko harremanak.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Aldi baterako langileak. IV. titulua: Kontratatutako langileak.
4. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio prozedura erkidea eta araubide juridiko elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.
5. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
6. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.
7. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren kontrako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).
8. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua eta I. titulua: Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu-kudeaketaren printzipioak eta arauak. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak. Kontratuak gauzatzea. II. titulua: Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.
9. gaia.–Iruñeko Udalaren Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategia. Diagnostikoa eta Ekintza Plana.
10. gaia.–Informatika-kontzeptuak: Word 2016 testuen tratamendua, Excel 2016 kalkulu orriak, espedienteen kudeaketa, Internet eta posta elektronikoa.
Gaitegi espezifikoa:
I. blokea:
1. gaia.–132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.
2. gaia.–Iruñeko Udaleko Hezkuntzako Alorra. Egitura, xedea, jarduketarako oinarrizko printzipioak.
3. gaia.–Udal titulartasuneko ikastetxeak Iruñean. Banaketa geografikoa udalerrian eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
II. Blokea.
4. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: I. zatia.
5. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: SUA oinarrizko dokumentua. Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna.
–Sarrera.
- SUA 1 sekzioa: Erortzeko arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 2 sekzioa: Segurtasuna inpaktu- edo harrapatze-arriskuaren aurrean.
- SUA 3 sekzioa: Kateatzeko arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 4 sekzioa: Argiztapen desegokiak eragindako arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 8 sekzioa: Tximistek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 9 sekzioa: Irisgarritasuna.
6. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: HO oinarrizko dokumentua. Osasungarritasuna.
–Sarrera.
- HO-4 sekzioa: Ur-hornidura.
- HO-5 sekzioa: Urak hustea.
7. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: HE oinarrizko dokumentua. Energia aurreztea.
–Sarrera.
- HE-0 sekzioa: Energia-kontsumoa mugatzea.
- HE-1 sekzioa: Energia-eskaria kontrolatzeko baldintzak.
- HE-3 sekzioa: Argi-instalazioetako baldintzak.
- HE-4 sekzioa: Ur bero sanitarioaren eskariari erantzuteko energia berriztagarriaren gutxieneko ekarpena.
- HE-5 sekzioa: Iturri berriztagarrietatik sortutako energia elektrikoaren gutxieneko sorrera.
8. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa; Oinarrizko agiria (DB) Segurtasuna, suterik egonez gero.
9. gaia.–346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena: Eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua (1-15 artikuluak). III. eranskina: Eraikinen gutxieneko zehaztapen teknikoak telekomunikazioen arloan.
10. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko Osagarria onesten duena. Jarraibide osagarri horrek igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea arautzen du, bai eta gaur egungo igogailu-parkearen segurtasuna handitzea ere.
11. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontrako babes-instalazioen Erregelamendua onesten duena.
12. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Erregai gaseosoak banatzeko eta erabiltzeko Erregelamendua eta horren ICG 01 eta 07 jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
13. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.
14. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa.
15. gaia.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko betebehar sanitarioak ezartzen dituena.
16. gaia.–3/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, ur edangarriaren kalitatearen osasun-irizpideak eta irizpide teknikoak, kontrola eta hornidura ezartzen dituena.
17. gaia.–390/2021 Errege Dekretua, ekainaren 1ekoa, eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria emateko oinarrizko prozedura onesten duena.
18. gaia.–1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei buruzkoa.
19. gaia.–Estalkiak iragazgaitz egitea. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. HO oinarrizko dokumentua. Osasungarritasuna. (Hezetasunaren kontrako babesa). Hirigintza-arloko udal-ordenantza orokorra. Eraikuntza-konponbideak, iragazketak hautematea eta konpontzea.
20. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena: Atarikoa. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Sailkapena eta definizioak. III. kapitulua: Autokontsumo modalitateen araubide juridikoa. IV. kapitulua: Energia neurtzeko eta kudeatzeko betekizunak. V. kapitulua: Ekoitzitako eta kontsumitutako energia kudeatzea. VI. kapitulua: Energia garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko bidesarien ezarpena eta autokontsumorako modalitateei karguak ezartzea. VII. kapitulua: Erregistroa, ikuskapena eta zehapen-araubidea.
21. gaia.–Argiztapenaren Eraginkortasun Energetikoaren Gida Teknikoa. Ikastetxeak (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak argitaratua).
22. gaia.–Energia-iturri berriztagarriak: Eguzki-energia. Teknologiak eta aplikazioak. Energia geotermikoa. Teknologiak eta aplikazioak. Biomasa, hondakinen eta bioerregaien aprobetxamendu energetikoa. Teknologiak eta aplikazioak.
23. gaia.–Mantentze-lanak eraikinetan: mantentze-lanak egitea (prebentziokoak, aurreikusgarriak eta zuzentzaileak). Mantentze-lanen plana: prestatzea, ezartzea, kudeatzea. Mantentze-lanetako dokumentuak kudeatzea. Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanak.
24. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. Atarikoa, Artikuluak, Azken xedapenak, Xedapen iragankorrak, indargabetzaileak eta orokorrak.
25. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. I. zatia. Xedapen orokorrak. II. zatia. IT1.
26. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. II. zatia. IT2, IT3 eta IT4.
27. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe-tentsiorako Elektroteknikari buruzko Erregelamendua onesten duena (1etik 29ra bitarteko artikuluak) eta ITC-BT-03: 24, 28, 29, 34 36, 40 eta 52.
III. blokea.
28. gaia.–Gatazken konponbidea. Negoziazioa eta bitartekaritza. Hitzarmen eraginkorrak. Elkar ulertzeko giroa sortzea. Estresaren kudeaketa.
29. gaia.–Iruñeko Udalaren laneko jazarpen moralaren (mobbing) eta etsaitasunezko jokabideen aurkako jarduera-protokoloa.
30. gaia.–Iruñeko Udalaren jarduketa-prozedura erasoei aurre egiteko.
31. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Xedea, esparrua eta definizioak. Langileen eta enpresen eskubideak eta betebeharrak. Prebentzio-zerbitzuak. Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza. Erantzukizunak eta zehapenak.
32. gaia.–Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea (NBE). Lanean norbera babesteko ekipamenduaren kontzeptua eta erabiltzeko lehentasuna. NBE motak. NBEak diseinatu eta komertzializatzeko Europako merkatu bakarraren araubidea. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzeko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa ezartzea. Babes kolektiboaren kontzeptua eta hautaketa irizpideak.
33. gaia.–Lan-arriskuen prebentzioa nola kudeatu ikastetxeetan. Lan- eta osasun-baldintzak.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1. Lan-esperientzia (15 puntu, gehienez).
1.1. Lan-esperientzia honako hauekin lotutako lanpostuetan: ikastetxeetako edo hezkuntza-erakundeetako zerbitzuko burutzak, titulartasun publiko edo pribatuko erakundeetan.
(Esperientzia hori egiaztatzeko, enpresaren ziurtagiria beharrezkoa izanen da, lanpostua eta betetako eginkizunak adierazita). (1 puntu lan horretan egindako urte bakoitzeko).
1.2. Lan-esperientzia eraikinak mantentzeko zerbitzuekin lotutako beste lanpostu batzuetan, titulartasun pribatuko erakundeetan.
(Esperientzia hori egiaztatzeko, enpresaren ziurtagiria beharrezkoa izanen da, lanpostua eta betetako eginkizunak adierazita). (0,5 puntu lan horretan egindako urte bakoitzeko).
1.3. Lan-esperientzia arkitektura teknikoko zerbitzuekin lotutako beste lanpostu batzuetan, titulartasun publikoko erakundeetan.
(Esperientzia hori egiaztatzeko, enpresaren ziurtagiria beharrezkoa izanen da, lanpostua eta betetako eginkizunak adierazita). (0,5 puntu lan horretan egindako urte bakoitzeko).
Guztira (1.1 + 1.2 + 1.3) ............. (15 puntu, gehienez).
Oharrak:
Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.
Iragarkiaren kodea: L2515138
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
