2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Zaborrak biltzeko 2025eko tasa borondatez ordaintzeko epea
Bidausi Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak norbanako eta entitate interesdunei jakitera ematen die 2025eko abenduaren 31n amaituko dela Mankomunitateari eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoari dagozkien 2025eko ekitaldiko tasak borondatez amaitzeko epea.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko abenduaren 1ean kargatuko dira zergapekoek adierazitako banku-kontuan.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Bidausi Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori igarota, premiamendu bidez ordainaraziko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Garraldan, 2025eko azaroaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L2515211