242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2025/2026 ikasturtean Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko eta eskola-garraiorako dirulaguntzen deialdi publikoan. Laburpena

DDBN (identifikazioa):855788.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/855788).

2025eko azaroaren 25eko Alkatetzaren 2221/2025 Ebazpenaren bidez, 2025/2026 ikasturtean Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko eta eskola-garraiorako dirulaguntzen deialdi publikoaren aldaketa onetsi zen. Deialdi hori Alkatetzaren 2025eko irailaren 10eko 1718/2025 zenbakiko Ebazpenaren bidez onartu zen. Aldaketak honako alderdi hauei eragiten die:

1.–Eskola-garraiorako gehieneko zuzkidura 10.000,00 eurotan handitu da.

2.–Eskaerak aurkezteko epe berri bat ematen da, 15 egun naturalekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurretik erregistratutako eskabideak aurkeztutzat joko dira.

Zizur Nagusia, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2515614