242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Epatzea, 25-01696 gora jotzeko errekurtsoan, osasun-etxea birkokatzeari buruzko herri-galdeketa egitearen onespenari dagokionez

Honako honen bidez, jakinarazten da Victoria Montori Mateo Udaleko zinegotziak 25-01696 gora jotzeko errekurtsoa paratu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarbidea Ezkirotz kaletik–. 31007, Iruña), Valtierrako Udalak 2025eko abuztuaren 7an egin osoko bilkura berezian hartutako erabaki baten kontra, zeinaren bidez onetsi baitzen herri-galdeketa bat egitea osasun-etxea birkokatzeari buruz.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Valtierrako Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2515275