2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Produktu anitzeko biltegi logistikoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Titularra: Ecoexpress Soluciones y Servicios SL.
Jarduera: produktu anitzeko biltegi logistikoa.
Tokia: D karrika 52-54, Eguesko industrialdea.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2515187