2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
Urbanizazio-proiektua UO-10 unitatean. Hasierako onespena
Urdiaingo Alkatetzaren 26/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen UO-10 unitaterako urbanizazio-proiektua, Goikoetxe Egintza SLk sustatuta.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, eta agiria eta espedientea jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) eta 134.5 artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea kontsultatzen ahalko da Udal Idazkaritzaren bulegoetan.
Urdiainen, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2515125