242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

2025eko azaroaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, udalbatza honek erabaki hau hartu zuen, bertaratu guztien adostasunez:

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez ezarri zen 2026. urterako egutegi ofiziala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunena, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, bai eta Garesko gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 27a: jaieguna herrian.

–Uztailaren 28a eta 29a: herriko festak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.

Lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu izanen ditu, eta, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da bulegoetan, eta 08:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da nahitaez. Gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute nola, malgu.

Zerbitzu anitzetako langileei dagokienez, lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, eta, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da. 09:00etatik 14:00ak arte lan egin beharko da nahitaez, eta larunbatean ere lan egin beharko da, txandaka, azokarengatik. Larunbatean egindako lana beste egun batekin konpentsatuko da.

Garesko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 09:00etatik 13:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Horrenbestez, Udalbatzak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

1. Onestea 2026rako lan-egutegia eta herriko jaieguna; 2026ko uztailaren 27an izanen da.

2. Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

3. Erabaki hau igortzea Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusira.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garesko Udaleko iragarki-taulan.

Garesen, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2515139