2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Mendiorozko kale-izendegia aldatzea, kale berri bat sortzearren
Ikusi da kale berri bat sortzeko beharra dagoela Mendiorotz herrian (Lizoainibar-Arriasgoiti), han urbanizatu berri den eremu batean etxebizitza bat eraikiko baita, eta etxebizitza horrek posta-helbide bat behar baitu.
Ikusi da espedientean dagoen herriko planoa, zeinean ageri baita etxebizitza eraikiko den tokian hormigoizko bide bat badela. Bide horren hasiera urbanizatuko da, eta hura izanen da kale berriaren abiapuntua. Orobat, kontsulta egin zaie Mendiorozko bizilagunei kale berriaren izenari buruz.
Proposatu dute kaleari "Camino Oianzulo / Oianzulo bidea" izena ematea, eta aukera hori egoki jo da. Hortaz, etxebizitza berriari kale berriko 1 zenbakia adjudikatuko zaio.
Ikusirik uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki-erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko araudiaren 75. artikulua. Horrek abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuan duen idazketan ezartzen du Udalek eguneratuta izanen dituztela bide publikoen izenak eta errotulazioak.
Ikusirik maiatzaren 16ko 102/1994 Foru Dekretua, Nafarroako kale-izendegien mantentzerako arauak ezartzen dituena.
Gaiaren gaineko bozketa eginda, osoko bilkurak aho batez,
ERABAKITZEN DU:
Lehena.–Onestea Lizoainibar-Arriasgoitiko kale-izendegia aldatzea Mendiorotz herrian, honako izen hau izanen duen kale berri bat sortzeko:
Calle Camino Oianzulo / Oianzulo bidea.
Bigarrena.–Kale horretan eraikiko den lehenbiziko etxebizitzari 1 zenbakia adjudikatzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
Laugarrena.–Izen berria komunikatzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari, Estatistikako Institutu Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta, orobat, udal katastroari buruz aholkularitza emateko zerbitzuari (Estudio 5), izapidetu dezan.
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, eta ohartaraztea haren aurka beherago ageri diren errekurtsoetako bat jartzen ahal dutela.
Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:
Berraztertzeko errekurtsoa: egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lizoainen, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2515169