242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Latasako 9. poligonoko 157. lurzatian. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Latasako 9. poligonoko 157. lurzatirako. Laura Etxarte Baraibarrek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Imotzen, 2025eko azaroaren 18an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2515168