2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako sarbidearen urbanizazio proiektua. Jendaurrean jartzea
Imozko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, hasiera batez onestea Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietara sartzeko kalearen urbanizazio proiektua, Haizea eta Alazne Fernández de Muniain Lomillos ahizpak sustatua.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, eta agiria eta espedientea jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) eta 134.5 artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Imotzen, 2025eko azaroaren 18an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2515167