2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
2026rako zerga-tasak eta tasak
Gesalazko Udalak, 2025eko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:
Karga-tasa hauek onestea, 2026. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:
2026KO ZERGA-TASAK ETA TASAK
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legez finkatutakoa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):
- Karga-tasa: %25.
- Koefizienteak dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.
–Lerateko badian aparkatzeko tasa:
- Bonuak:
- 20 egunetarako: 60,00 euro.
- 10 egunetarako: 40,00 euro.
- 5 egunetarako: 25,00 euro.
- Behe-denboraldian (ekainaren 30era arte eta irailean), eguneko sarrera 4,00 eurokoa izanen da auto bakoitzeko, 5,50 eurokoa autokarabana bakoitzeko, eta 1,50 euro motor bakoitzeko.
- Goi-denboraldian (uztailean eta abuztuan) eguneko sarrera 8 eurokoa izanen da auto bakoitzeko, 11,00 eurokoa autokarabana bakoitzeko, eta 3,00 eurokoa motor bakoitzeko.
- Erroldatuak, zirkulazio-zerga Gesalatzen ordaintzen dutenak: 0,00 euro.
–Agiriak egitea:
- Kopiak egitea:
- Zuri-beltzean, DIN A4: 0,10 zentimo.
- Zuri-beltzean, DIN A3: 0,20 zentimo.
- Kolorean, DIN-A4: 0,60 zentimo.
- Koloretan, DIN A-3: 1,20 euro.
- Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.
- Lurzatien gaineko zedulak: Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.
–Udalaren kiroldegiko tasak:
- Udako denboraldiko abonua:
- 14 urtetik gorakoak: 65,00 euro.
- 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 40,00 euro.
- 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 30,00 euro.
- Abonu horiei honako dirulaguntza hauek ematen ahalko zaizkie 2026. urtean:
- 14 urtetik gorakoak: 35,00 euro.
- 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 20,00 euro.
- 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 15,00 euro.
- Udako denboraldiko abonua (hilekoa): tarifa hauek ez dute dirulaguntzarik.
- 14 urtetik gorakoak: 35,00 euro.
- 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 25 euro.
- 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 20,00 euro.
- 3 urtetik beherakoak: doan.
- Udako denboraldirako eguneko sarrerak:
- 15 urtekoak eta hortik gorakoak; egun osoa: 8,00 euro / egun erdia: 6,00 euro.
- 3 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne), egun osoa: 5,00 euro / egun erdia: 4,00 euro.
- 3 urtetik beherakoak: doan.
1. Desgaitasuna duten pertsonak edo beste gaitasun batzuk dituztenak: %50eko deskontua.
2. Eskola-taldeetakoak eta kanpalekuetakoak: %30eko deskontua.
Zumadia eskolako komunitateko kideak eskola-taldeko partaide gisa hartuko dira. Orobat, ikasturte amaierako jaian deskontua aplikatuko zaie gurasoei, ikasleei eta irakasleei. Deskontu hori izanen da urtero eskola-taldeetako eta kanpalekuetako partaideentzat onesten den deskontu bera.
- Instalazioak alokatzea udako denboraldian: 2 euro ordu bakoitzeko, eta, horretaz gain, argiaren kostua, orduagatik hala behar bada.
- Udako denboralditik kanpo, instalazioen alokairua 10,00 eurokoa izanen da ordu eta erdiko, eta, horretaz gain, argiaren kostua, orduagatik hala behar bada.
- Ezkontza zibilak, ezkongaietako bat ere erroldatuta ez dagoenean: 50,00 euro.
- Partikularrei altzariak mailegatzea:
- Puzgarria: 180,00 euro.
- Proiektagailua: 100,00 euro.
- Aulkiak, aulki eta egun bakoitzeko: 0,30 euro.
- Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko: 0,30 euro.
- Megafonia-ekipoa, ekipo eta egun bakoitzeko: 12,00 euro.
- Karpa: kontratatutako enpresaren kostua muntaketa dela-eta gehi 600,00 euro.
- Ur-zezena, egun bakoitzeko: 5,00 euro.
- Beste elementu batzuk, egun bakoitzeko: 5 euro.
Aipatu ez diren gainerako tasak bere horretan geldituko dira.
Muetzen, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2515126