242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Akats zuzenketa, honako honetan: herri-lurraren desafektazioa, 10. poligonoko 263. eta 264. lurzatien erabilera lagatzeko, parke fotovoltaikoa instalatzeko

Oharturik badela akats material bat iragarki batean, zehazki, 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkian, uztailaren 31koan, adierazten da "10. poligonoko 263. eta 264. lurzatiak" dioen lekuan "10. poligonoko 262. eta 263. lurzatiak" behar duela. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Funesen, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2515055