2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Fontellasko Udalak, 2025eko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako tokiko jaiegunak.
–Horrenbertzez, Udalaren zerbitzuko langileen 2026. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 3a: Arrosarioko Ama Birjina.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Epeak kontatzeko, 2026ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak eta urtarrilaren 2a, irailaren 4a eta abenduaren 4a ere.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Fontellasen, 2025eko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2515077