2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzea
Nik, Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburuak, eman zaizkidan eskumenak erabiliz (eskumen horiek eman dizkit Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2. artikuluak), Alkatetzaren 1533/2025 Ebazpena eman dut:
Alkatetzaren 1043/2023 Ebazpenaren bidez, alkatetza honek zenbait ahalmen utzi zituen Tokiko Gobernu Batzarraren esku.
Egoki iritzi zaio, administrazio-izapideak arintzearren, kontratu txikien gaineko eskuordetzak egokitzeari. Horregatik, bidezkoa da honako hau
DEKRETATZEA:
I.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea, kide anitzeko organoa den aldetik, honako eskudantzia hauek:
–Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako oinarriak onestea, eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.
–Planeamendu orokorra garatzen duten tresnak onestea, Udalbatzari ez dagozkionean, baita hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetako tresnak onestea ere.
–Osoko Bilkuraren eskumen ez diren kontratazioak, salbu eta munta txikiko kontratazioetarako araubide bereziaren mendeko kontratuak (araubide hori ezarrita dago apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 81. artikuluan edo hura ordezaten duen araudian).
–Toki entitateen ondasunen erabilerari buruzko egintzak, lizentziak emateari buruzkoak direnean edo ondasun pribatuen kostu bidezko erabilera egitean, epea bost urtekoa baino luzeagoa ez bada eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuen baliabide arrunten %5 baino gehiago ez bada. Toki entitatearen xedeak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinen besterentzea, zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuen baliabide arrunten %5 baino gehiago ez bada.
–Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazioa bere eskumena bada, eta aurrekontuan aurreikusirik badaude.
–Ondasunak doan eskuratzea eta ondasun higigarriak eta higiezinak kostu bidez eskuratzea, Udalak bere xedeak betetzeko beharrezkoak dituenak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %5 baino gehiago ez bada, eta 15.000 euro (gehi balio erantsia) baino gehiago bada.
–Lizentziak ematea, alor horretako legeek Udalbatzari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori.
III.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta eskuordetzeak dekretuaren biharamunean indarra hartuko duen.
Corellan, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2515164