242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa Udal Planean, Mercedarias urbanizazioko 11 zenbakiko eraikinaren lerrokadurari dagokionez. Jendaurreko informazioa

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Alberto Mateo Lópezek, Mercedarias urbanizazioko 11 zenbakiko eraikinaren jabekideak ordezkatuz, 2025-09-08an aurkeztutako idazkiak (sarrera-erregistroak: 2025/3620 eta 2025/362), zeinen bidez eskatzen baita Mercedarias urbanizazioko 11 zenbakiko eraikinaren lerrokaduraren aldaketa puntuala tramitatu dadin, igogailu bat instalatzeko.

Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.

Horiek horrela, eta bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Corellako Udal Planaren aldaketa puntuala, Alberto Mateo Lópezek sustatu duena Corellako Mercedarias urbanizazioko 11ko jabeen erkidegoaren izenean.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, behin betiko onets bedi aldaketa puntuala, osoko bilkuraren erabakiaren bidez, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan, haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2515095