242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larraiako 6. poligonoko 23. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren azaroaren 19ko 526/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Larraiako 6. poligonoko 23. katastro-lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2515199