2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 25-01941 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta (bide publikoaren afekziorako baimena, instalazio fotovoltaikoa exekutatzeko)
Angeles Oliver Graciak eta beste batzuek 25-01941 gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Nafarroako Administrazio Auzitegian, Castejongo Udaleko alkateak 2025eko apirilaren 7an emandako 390 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baimena eman zen bide publiko baten afekziorako, instalazio fotovoltaiko bat exekutatzeko, eta horrek bide eman zuen titulartasun pribatuko lurzati bat okupatzeko eta han obrak exekutatzeko.
Interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita Hori guztia, kontuan hartuz ezarrita dagoena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera.
Castejonen, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2515207