242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Akats zuzenketa, 6. poligonoko 150. eta 501. lurzatietan

Cascanteko Udalak, 2008ko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, akats zuzenketa bat onetsi zuen Cascanteko Udal Planean. Zuzenketak, zehazki, eragiten die Cascanteko 6. poligonoko 150. eta 501. lurzatiei.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), argitara ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan.

Cascanten, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Akats zuzenketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2515150