242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2025eko azaroaren 24an, 1072 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak uztea María Carmen Nadales Ramírez lehen alkateordearen esku, nire ordezkoa izan dadin, 2025eko abenduaren 4tik 8ra, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea María Carmen Nadales Ramírezi eta udal alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berriozarren, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2515611