2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Ordenantza fiskala, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena, ibilgailu historiko eta klasikoen hobarietarako. Hasierako onespena
Beraskoaingo Udalak, 2025eko azaroaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza, ibilgailu historiko eta klasikoen hobarietarako.
Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Beraskoainen, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Iragarkiaren kodea: L2515132