242. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia, katastroko 1. poligonoko 1515. luzatitik 1518. lurzatira. Jendaurrean jartzea

Aiegiko Udaleko alkateak hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat katastroko 1. poligonoko 1515. lurzatitik 1518. lurzatira bitarte, aldatu daitezen Aiegiko Udal Planeko determinazio xehatuak, Tokiko Gobernu Batzarraren azaroaren 10eko erabaki baten bidez, herritarrek parte hartzeko plana izapidetu ondoren. Sustatzailea Construcciones Rodríguez Pérez de Heredia y Nuevo Ferraz SLU da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina).

Aiegin, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2515096