240. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Alkateordeak izendatzea

Carcarko Udaleko zinegotzi Francisco Javier Marin Marinek dimititu duenez, Toki araubideko oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 46. artikuluan esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Daniel Echavarri Mendoza zinegotzia izendatzea Carcarko Udaleko lehenengo alkateorde, eta Sandra Iturriaga Soto zinegotzia, aldiz, bigarren alkateorde.

Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren hurrenkeraren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Bigarrena.–Izendapen horiek indarra hartuko dute gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Carcarko Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Daniel Echavarri Mendozari eta Sandra Iturriaga Sotori jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Carcarren, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2515063