240. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2026ko karga-tasak. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2025eko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2026rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan; ekonomia jardueren gaineko zergan; eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2515134