2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARINDAOKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Barindaoko Kontzejuko Batzarrak erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2025eko azaroaren 18an egin bilkura berezian:
a) Hasiera batez onestea Barindaoko Kontzejuaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
b) Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunean, iragarkia argitaratu ondoan herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.
Barindaon, 2025eko azaroaren 18an.–Kontzejuko burua, María Reyes San Martín Azpilicueta.
Iragarkiaren kodea: L2515178