2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2025eko azaroaren 13ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa, 15. eta 16. plazen lanpostuko osagarria eta agintaritzako osagarria aldatzeko.
Plantillan onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Alesbesen, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2515078