2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
2/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
GASTUAK:
Aparteko kreditua:
–Leurtza Naturgunea eskualdatzea, 15.000 euro.
Kreditu-gehigarria:
–Montepioetako kuota: 5.000 euro.
–Elkarrikoa ehiza-barrutiko transferentzia, 5.000 euro.
–Bide publikoetako mantentze-lanak, 3.000 euro.
–Zerbitzu juridikoak, 8.000 euro.
FINANTZAKETA:
Diru-sarrera berriak:
–Isunak eta zehapenak, 14.000 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 22.000 euro.
Urrozen, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.
Iragarkiaren kodea: L2515142