240. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AITZOAINGO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aitzoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2025. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Aitzoainen, 2025eko azaroaren 18an.–Kontzejuko burua, Paola Larrainzar Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: L2515144