1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
844/2025 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 533/2025 Ebazpena. Ebazpen horren bidez erreferentziako zenbait kostu onetsi ziren beste herrialde batzuetako merkatuetan ardoa sustatzeko, 2026-2027 exekuzio aldian, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duenak, eta abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak, ezartzen duten esparruan.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 15ean emandako 533/2025 Ebazpenaren bidez, erreferentziako zenbait kostu onetsi ziren beste herrialde batzuetako merkatuetan ardoa sustatzeko, 2026-2027 exekuzio aldian, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, urriaren 25eko 905/202 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duenak, eta abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak, ezartzen duten esparruan.
Ikusi da aldatu egin beharra dagoela Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 533/2025 Ebazpen horren eranskineko taulan argitaratutako gastu jakin batzuetarako kostuen nahitaezko moderazioaren justifikazioa (2025eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako taula, abuztuaren 11koan).
Beraz, ebazpen honen bidez, aldatu egiten da "2026-2027 exekuzio aldirako erreferentziazko kostuak" izeneko taulan argitaratutako gastuen eta zenbatekoen zerrenda. Izan ere, zenbateko batzuk aldatu behar dira, eta gastu batzuk kendu.
Horregatik guztiagatik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 533/2025 Ebazpenaren aldaketa argitaratzen da, ondoriorik gabe uzten da haren eranskineko taula, eta ebazpen honi erantsitakoa jartzen da haren ordez.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Indarrik gabe uzten da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 533/2025 Ebazpenaren eranskinean agertzen den taula, eta horren ordez, ebazpen honetan agertzen den eranskineko taula onesten da, zeinak izena baitu "Erreferentziako kostuak beste herrialde batzuetako merkatuetan ardoa sustatzeko, 2026-2027 exekuzio aldian, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duenak, ezartzen duen esparruan", bat etorriz ebazpen haren azalpen zatian ezarritakoarekin.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
ERANSKINA.–ERREFERENTZIAKO KOSTUAK BESTE HERRIALDE BATZUETAKO MERKATUETAN ARDOA SUSTATZEKO, 2026-2027 EXEKUZIO ALDIA
| ESKUALDEA |
KONTZEPTUA/GASTU MOTA | Unitatea | Europa | Ipar Amerika | Amerikako gainerako herrialdeak | Txina | Asiako gainerako herrialdeak | Afrika | Ozeania |
Ostatua | Pertsonako eta eguneko | 180,00 € | 180,00 € | 180,00 € | 180,00 € | 180,00 € | 180,00 € | 180,00 € |
Ostatua Espainian (alderantzizko misioak bakarrik) | Pertsonako eta eguneko | 120,00 € | 120,00 € | 120,00 € | 120,00 € | 120,00 € | 120,00 € | 120,00 € |
Autobusaren alokairua | Unitateko eta eguneko | 560,38 € | 162,06 € | 44,03 € | 118,56 € | 44,03 € | - | - |
Azpiekintza egiteko ekipoaren alokairua | Unitateko eta eguneko | 350,00 € | 1.773,38 € | 1.200,00 € | 3.150,00 € | - | - | - |
Azpiekintza garatzeko aretoaren alokairua | Unitateko eta eguneko | 3.354,78 € | 3.100,00 € | 3.100,00 € | 5.422,00 € | - | - | - |
Ibilgailuen alokairua | Unitateko eta eguneko | 291,83 € | 155,53 € | 253,00 € | 463,33 € | - | - | - |
Azpiekintza garatzeko materialen alokairua | Unitateko eta eguneko | - | - | - | 640,00 € | 427,44 € | - | - |
Publizitate kanpaina bide publikoan | Unitatea | - | 3.167,50 € | 2.000,00 € | - | - | - | - |
Publizitate kanpaina online | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Publizitate kanpaina prentsa idatzian | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Publizitate kanpaina irratian | Unitatea | - | 1.069,82 € | - | - | - | - | - |
Publizitate kanpaina telebistan | Unitatea | - | 8.304,89 € | - | - | - | - | - |
Taldeko bazkaria | Unitateko eta pertsonako | 70,00 € | 70,00 € | 70,00 € | 70,00 € | 70,00 € | 70,00 € | 70,00 € |
Taldeko bazkaria Espainian (alderantzizko misioak bakarrik) | Unitateko eta pertsonako | 60,00 € | 60,00 € | 60,00 € | 60,00 € | 60,00 € | 60,00 € | 60,00 € |
Sustapeneko materialaren itzulpen kostuak | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Sustapen jardueren emaitzak ebaluatzeko azterketa (5.1 azpiekintzarako bakarrik) | Unitatea | 1.200,00 € | 2.660,00 € | 1.635,00 € | 1.400,00 € | 900,00 € | - | - |
Merkatu berriaren azterketa (4.1 azpiekintzarako bakarrik) | Unitatea | - | 2.750,91 € | - | - | 100,00 € | - | - |
Beste herrialde batzuetan nazioarteko ferietan izena ematea/parte hartzea (2. ekintzarako bakarrik) | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Nazioartekoak ez diren jardunaldi, lehiaketa, mintegi, feria eta abarretan izena ematea/parte hartzea | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Interpreteak, laguntzaileak | Pertsonako eta eguneko | 181,50 € | 168,75 € | 416,94 € | 751,67 € | 700,00 € | - | - |
Mantenua (dieta oro har) | Pertsonako eta eguneko | 90,00 € | 90,00 € | 90,00 € | 90,00 € | 90,00 € | 90,00 € | 90,00 € |
Mantenua Espainian (alderantzizko misioak bakarrik) | Pertsonako eta eguneko | 80,00 € | 80,00 € | 80,00 € | 80,00 € | 80,00 € | 80,00 € | 80,00 € |
Erabilitako sustapen materiala (aleak) | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Sustapen programako microsite espezifikoa (1.4 azpiekintzarako bakarrik) | Unitatea | - | 1.147,57 € | - | 4.382,25 € | - | - | - |
Publizitatea/iragarkiak sartzea komunikabide profesionaletan (markak edo fakturazio unitateak) | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Taxia (prezioa oro har) | Garraioaren kostu osoaren % | %0,70 | %0,70 | %0,70 | %0,70 | %0,70 | %0,70 | %0,70 |
Produktua beste herrialde batean sartzeko tramiteak | Unitatea | - | - | - | - | - | - | - |
Erabilitako sustapen materialaren garraioa (fakturazio unitatea) | Unitatea | - | 210,07 € | 55,30 € | 331,05 € | - | - | 247,40 € |
Ardo laginen garraioa (kg, m³, edo fakturazio unitatea) | Unitatea | 173,04 € | 368,91 € | 273,00 € | 228,35 € | 305,36 € | 403,28 € | 294,41 € |
Trena | Unitateko eta pertsonako | 69,81 € | 94,79 € | 42,36 € | 128,83 € | 28,98 € | - | - |
Sustapeneko material gisa erabiliko den ardoa (botilak) | Unitatea | 13,63 € | 30,65 € | 29,37 € | 11,51 € | 12,30 € | - | - |
Bisa eta nahitaezko beste gastu batzuk | Unitateko eta pertsonako | - | - | - | - | - | - | - |
Nazioarteko hegaldia | Unitateko eta pertsonako | - | - | - | - | - | - | - |
Herrialde barruko hegaldia | Unitateko eta pertsonako | - | - | - | - | - | - | - |
F2514950
Iragarkiaren kodea: