1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
77/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide berriak izendatzen dituena eta organo horretako kideen ordezkoak ezartzen dituena.
Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.
Foru dekretu horren 2.2 artikuluak ezartzen du batzordea kide hauek osatuko dutela:
"Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa kide hauek osatuko dute, zeinak Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko baitira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:
a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat Batzordeko burua izanen da eta bestea idazkaria.
b) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren hiru ordezkari.
c) Hezkuntza Departamentuaren ordezkari bat.
d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkari bat.
e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ordezkari bat.
f) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, desgaitasunak dituzten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.
g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari".
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatu ziren. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa, Rashid Mohamed Vázquez jauna izendatu zuten, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, zeina Batzordeko buru aritu baitzen.
Irailaren 17ko 105/2025 Foru Dekretuaren bidez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Rashid Mohamed Vázquez jauna kargutik kendu zuten. Era berean, irailaren 17ko 108/2025 Foru Dekretuaren bidez, Gloria Arancón Largo andrea izendatu zuten Funtzio Publikoko zuzendari nagusi.
Bestalde, urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduaren bidez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Ataleko buru Yolanda Zazo Gómez andrea Batzordeko kide izendatu zuten, eta idazkari lanak esleitu zitzaizkion.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren irailaren 17ko 426E/2025 Foru Aginduaren bidez, Lan Harremanen Ataleko buru Yolanda Zazo Gómez andrea kargutik kendu zuten. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 4ko 501E/2025 Foru Aginduaren bidez, Mikel Merino García jauna Lan Harremanen Ataleko buru izendatu dute.
Era berean, bileren quoruma ziurtatzeko, organoko kide titularren ordezkoak ezartzen dira.
Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortzen duen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide: Gloria Arancón Largo andrea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Batzordeko burua izanen dena, eta Mikel Merino García jauna, Lan Harremanen Ataleko burua, Batzordeko idazkaria izanen dena.
2. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideen ordezko, zeinak arituko baitira kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo ezintasun pertsonalen bat duenean, eta, horrenbestez, aldatzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 25eko 15/2023 Foru Agindua, non izendatu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak. Hala, aurrerantzean, Batzorde Mistoa honako hauek osatuko dute:
a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa:
–Gloria Arancón Largo andrea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Batzordeko burua izanen dena.
–Ordezkoa: Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuko zuzendaria.
–M.ª Pilar Goñi Muro andrea, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezkoa: Zerbitzu horretako Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.
–Mikel Merino García jauna, Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuko Lan Harremanen Ataleko burua, Batzordeko idazkaria izanen dena.
–Ordezkoa: Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuko zuzendaria.
b) Eskubide Sozialetako Departamentuaren ordezkari gisa:
–Miguel Javier Zugasti Moriones jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (aurrerantzean PAGNA) Balorazio Zentroko zuzendaria.
–Ordezkoa: PAGNAko Balorazio Zentroari atxikitako mediku plazetan lanean ari den pertsona bat.
–Olga Sala López andrea, PAGNAko Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.
–Ordezkoa: PAGNAko Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuen Ataleko burua.
–Ana Barbarin López andrea, PAGNAko Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.
–Ordezkoa: PAGNAko Langileria Ataleko burua.
c) Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa:
–Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko irakaskuntzako aholkularia.
–Ordezkoa: Zuzendaritza nagusi horretako Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria.
d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkari gisa:
–Ignacio Iriarte Aristu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria.
–Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzako Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
e) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ordezkari gisa:
–Eva Ontoria del Cura andrea, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezkoa: Zerbitzu horretako Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Ataleko burua.
f) Nafarroan desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakunde edo entitateen ordezkari gisa:
–Ikerne Arizcuren Beriain andrea.
–Ordezkoa: María Luz Sanz Escudero andrea.
–José Antonio Delgado López jauna.
–Ordezkoa: Marta Barja Afonso andrea.
–Pilar Armendáriz Murillo andrea.
–Ordezkoa: Araceli Etxaide Iribarren andrea.
g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuen ordezkari gisa:
–Eva María Mier Mendiguchía andrea.
–Ordezkoa: César Valencia Guembe jauna.
–Isabel Artieda Urrestarazu andrea.
–Ordezkoa: Nuria Hernández Guillén andrea.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Gloria Arancón Largo andreari, Mikel Merino García jaunari, Rashid Mohamed Vázquez jaunari, Yolanda Zazo Gómez andreari, María Luz Sanz Escudero andreari, Marta Barja Afonso andreari, Araceli Etxaide Iribarren andreari, César Valencia Guembe jaunari eta Nuria Hernández Guillén andreari, eta adieraztea ebazpen honen aurka, zeinak ez baitio administrazio bideari bukaera ematen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei dagokienez.
4. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta batzorderako izendatutako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2514772