1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
76/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Irailaren 21eko 213/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira.
Aipatu foru dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua buruak, buruordeak eta kideek osatuko dute, eta osaera horretan bermaturik egon beharko du Nafarroako garapenerako lankidetzari loturiko sektore eta erakunde askotarikoak ordezkatuta daudela. Orobat, kontseilukideak izendatzeko modua aditzera ematen du.
Bestalde, 7. artikuluan, kideen izendapena lau urterako izanen dela ezartzen da, eta epe bereko aldietarako berritzen ahalko dela.
Aurreko artikuluan ezarritako epea igaro ez bada ere, zenbait gertaera direla-eta aldatu dira izendatutako kontseilukide batzuk.
Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan esleitutako ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kide:
–Eva Gurria Marco andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak izendatua.
–Ibai Fernández Lacabe jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.
–Octavio Romano Vallejo jauna, Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak izendatua.
–Daniel Butler Rico jauna, Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak izendatua.
2. Foru agindu hau izendatutakoei jakinaraztea, haren berri izan dezaten.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2514832