239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2025eko neguko kartel kolektiboen lehiaketa. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 869333.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/869333).

Iruñeko Udalak deialdi bat egin du, egin dadin 2025eko neguko kartel kolektiboen lehiaketa, norgehiagokako araubidea erabiliz, jarraikiz Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrari, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

1.–Xedea.

Lehiaketaren helburua da 6 eta 12 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako ikasleek) kolektiboki egindako lanik onenak saritzea, baldin eta Iruñean badago haien bizilekua edo ikastetxea, publikoa zein itundua izan.

Haur bakoitzak talde bakar bateko kide gisa parte hartzen ahalko du. Talde bakoitzak 5 haur 10era bitarte izanen ditu, eta kartel bat eginen du, paperean edo formatu elektronikoan.

Neguko lehen egun horietan izaten diren bizipenei buruzkoak izanen dira kartelak, eta hala, taldean parte hartuta eta gogoeta eginda, sar daitezke haurrek landu nahi dituzten egun horietako edozein ospakizun eta berezko beste elementu batzuk.

Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Aitziber Campion Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L2515152