239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko Katalogoan (eraikinari lotu gabeko elementuak: errege-erreginen estatuak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-NOV-25 (21.1/CU).

Udal Planeko katalogoaren aldaketak xede du jasotzea Nafarroako errege-erreginen estatuen kokaleku berria, zeinak jotzen baitira eraikinari lotu gabeko elementutzat; izan ere, elementuok aldatzekoak dira, Sarasate pasealekuan egotetik (gune hori dago Iruñeko Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eremuan) Taconera parkeko kokaleku berri batera (gune hori dago Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eremutik kanpo).

Planteatzen da aldi berean aldatzea Udal Katalogoa eta Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia, helburua izanik batasuna eta koherentzia ematea sei estatuei eragiten dien hirigintzako arau-inguruneari.

Udaleko Hirigintza Gerentziaren barnean prestatu da dokumentua.

Iruñeko Udalak, 2025eko irailaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako honen agiria: aldaketa xehatua, Iruñeko Udal Planeko katalogoan (Eraikinari lotu gabeko elementuak: errege-erreginen estatuak). Erabaki hori argitaratu zen 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko urriaren 2an, udal iragarki-taulan eta web-orrian, baita tokiko prentsan ere.

Espedientean jaso dira Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, 2025eko urriaren 27koa, eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak azaroaren 3an emandako 283/2025 Ebazpena, doiketa batzuk proposatzen dituena, bai Udal Planeko katalogoan (katalogazio-fitxa berriari dagokionez, non jasotzen baita eraikinari lotu gabeko elementutzat jotzen direla sei estatuak), bai fitxa berrian, BEBPBko Sarasate pasealekuko 11. Eremuko esparruan (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia).

Jarraikiz Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak azaroaren 3an emandako 283/2025 Ebazpenari, aldatu egin dira hirigintzako bi dokumentuak.

Aginduzko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, aldaketa behin betiko onetsi behar da.

Horrenbestez, eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1.i) artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko Katalogoaren aldaketa xehatua (eraikinari lotu gabeko elementuak: errege-erreginen estatuak), Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatua, azaldu den moduan.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/gaiak/hirigintza-etxebizitza-eta-azpiegiturak/udal-plana), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta adieraztea zer errekurtso jar daitezkeen.

3. Onetsitako hirigintza-dokumentua igortzea, argitaratzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/gaiak/hirigintza-etxebizitza-eta-azpiegiturak/udal-plana).

4. Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari –Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari–, erabaki hau hartu eta 10 eguneko epean, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua).

5. Honako agiri honen kopia eginbidetua igortzea Espainiako Gobernuaren Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari: Iruñeko Udal Planeko Katalogoaren aldaketa xehatua (eraikinari lotu gabeko elementuak: errege-erreginen estatuak), Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatua.

Behin betiko onesteko erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ohartaraztea errekurtso hauek aurkez daitezkeela onetsitako araudiaren aurka:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514683