239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (eraikinari lotu gabeko elementuak: Sarasate pasealekuko errege-erreginen estatuak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-JUL-25 (21,2/CU).

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziak identifikatzen ditu eraberritze- eta diseinu-eremu bateratuak (ARDU), ahal bezain homogeneoak izan daitezen Iruñeko Alde Zaharreko eremu horien eraberritzea, urbanizazioa eta altzari-hornikuntza. Horien artean dago A11 eremua –Sarasate pasealekua–, eta horretarako definitzen dira eremua, jarduketaren xedea, irizpide funtzionalak eta irizpide formalak eta ingurumenekoak. Irizpide horien artean, lurpeko aparkaleku bat sortzeaz gain, Sarasate pasealekuko ARDUk desiragarritzat jotzen du orain erdiko nasaren alboetan dauden eskultura katalogatuak diseinu berrian integratzea.

Eraikinari lotu gabeko elementuak tokiz aldatzeko aukerari helduz (Udal Planaren eta Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren zehaztapenetan jasota dago), Sarasate pasealekua berrurbanizatzeko obren egungo proiektuak estatuak beste kokapen batera lekualdatzea proposatzen da, Taconera parkera, nahi den diseinurako egokiagoa dela uste delako, eta hala justifikatzen delako memorian.

Sarasate pasealekua eraberritzeko, urbanizatzeko eta altzariz hornitzeko proiektua homogeneotasunaren arabera planteatuta dago, eta horixe da Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian definitutako ARDUen helburu nagusia. Hala ere, zehaztean, fitxan ezarritako irizpide batzuetatik bereizten da, eta proiektuaren memorian justifikatzen dira hori egiteko arrazoiak. Inguruabar horiek, estatuen kokapenarekin batera, Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia aldatzea eragiten dute.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 9an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Iruñeko Hirigune Historikoaren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren (ARDU 11 zenbakia, Sarasate pasealekua) aldaketa xehatuaren dokumentua, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatuta. Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, baita tokiko prentsan ere.

Espedientean jaso dira Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, 2025eko urriaren 27koa; Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak azaroaren 3an emandako 283/2025 Ebazpena, doiketa batzuk proposatzen dituena, bai Udal Planeko katalogoan (katalogazio-fitxa berriari dagokionez, non jasotzen baita eraikinari lotu gabeko elementutzat jotzen direla sei estatuak), bai fitxa berrian, BEBPBko Sarasate pasealekuko 11. Eremuko esparruan (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia).

Jarraikiz Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak azaroaren 3an emandako 283/2025 Ebazpenari, aldatu egin dira hirigintzako bi dokumentuak.

Aginduzko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsi behar da.

Horiek horrela, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina),

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Hirigune Historikoaren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren (ARDU 11 zenbakia, Sarasate pasealekua) aldaketa xehatuaren dokumentua, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatuta, adierazitako baldintzetan.

2. Erabaki hau argitaratzea, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan adierazten den moduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/gaiak/hirigintza-etxebizitza-eta-azpiegiturak/udal-plana), aditzera emanik zer errekurtso jar daitezkeen, kasua bada.

3. Onetsitako hirigintza-dokumentua igortzea, argitaratzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/gaiak/hirigintza-etxebizitza-eta-azpiegiturak/udal-plana).

4. Espediente osoaren kopia eginbidetu bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari –Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari–, erabaki hau hartu eta 10 eguneko epean, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan (foru dekretu horren bidez arautu ziren Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua), haren kontrola egin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari.

5. Honako agiri honen kopia eginbidetua igortzea Espainiako Gobernuaren Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari: Iruñeko Hirigune Historikoaren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren (ARDU 11 zenbakia, Sarasate pasealekua) aldaketa xehatua, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatua.

Behin betiko onesteko erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ohartaraztea errekurtso hauek aurkez daitezkeela onetsitako araudiaren aurka:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514681