2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 341. lurzatian. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2025eko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
IKUSIRIK:
1.–Erregistroan 2025/2455 sarrera-zenbakia duen idazkia. Francisco Javier Chivite Fernándezek aurkeztu du, eskatzeko tramitatu dadila xehetasun-azterketa bat, xede duena Corellako 1. poligonoko 341. lurzatia.
2.–Gobernu Batzarrak 2025eko abuztuaren 13an hartutako erabakia, aipatutako xehetasun-azterketa hasiera batez onesten duena.
3.–Espedientea jendaurrean paraturik (2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.
Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.
Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.
Kontuan harturik Hirigintza Batzordeak 2025eko urriaren 28an eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.
Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:
Lehenengoa.–Behin betiko onestea Francisco Javier Chivite Fernándezek aurkeztutako xehetasun-azterketa, xede duena Corellako 1. poligonoko 341. lurzatia.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Hirugarrena.–Espedientea bidaltzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezan.
Corellan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2514777