239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 217. lurzatian. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2025eko urriaren 28an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Taxoareko katastroko 3. poligonoko 217. lurzatian. Andrea Garraza Michausek eta Iñaki Guergué Corralesek sustatu dute.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514119