239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Xehetasun-azterketa Azkarateko UE-AZ 11 unitatean, lurzatien mugak definitzeko sarrerako bideari eta aparkalekuari dagokienez. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2025eko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Azkarateko UE-AZ 11 exekuzio unitatearen xehetasun-azterketa, Vivian Elaine Jamiesonek sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, Araizko udalbatzak 2025eko urriaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Araitzen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514243