2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Izendapen berria: erreprografiako mandataria
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 10ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Erreprografiako mandatariaren 2 plaza sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua amaitu da. Plaza horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Hala, bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki bidez onetsitako deialdiaren arabera -2022ko 254. NAOn argitaratua, abenduaren 19koan-, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 4ko erabaki bidez [JOB 04-NOV-24 (6/RH) erabakia], deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaiak izendatzea erabaki zuen, eta izendatutakoek plaza hartzeko data 2024ko azaroaren 25a izatea ezarri zuen.
Gerora, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 2ko erabaki bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 24/2025, 27/2025 eta 295/2025 zenbakidun ebazpenen berri izan zuen eta ebazpen horiek bete zituen. Hori horrela, prozedura 2023ko urriaren 25era atzera eragitea erabaki zuen, kalifikazio-epaimahaiak merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzak onetsi zituen datara, orduko behin betiko emaitzak baliozkotzat jo baitziren [JOB 02-SEP-25 (13/RH) erabakia].
Beraz, behin betekizunak egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak eginda, eta deitutako izangaiek eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu ondoren, egokia da izendapen berria egitea eta 2024ko azaroaren 4ko erabaki bidez egindako izendapena indarrik gabe uztea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Indarrik gabe uztea 2024ko azaroaren 4ko erabakia [JOB 04-NOV-24 (6/RH) erabakia], zeinetan Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko funtzionario izendatu baitziren, erreprografiako mandatariaren lanpostuan aritzeko, José Javier Moreno Macuso eta Xabier Sobrino Larumbe.
2. Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko funtzionario izendatzea, erreprografiako mandatariaren lanpostuan aritzeko, Consuelo Toni García eta Miren Arantzazu Osinaga Olave. Hona hemen bakoitzari zer plaza esleitu zaion:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
Erreprografiako Mandataria | Consuelo Toni García | 1-400201-3 |
Miren Arantzazu Osinaga Olave | 1-400201-4 |
3. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko abenduaren 1ean hartu beharko dutela plazaren jabetza.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
5. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak betearazteko eman baita, kalterik egin gabe interesdunek aipatu Auzitegian sustatzen ahal dituzten jarduketei, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2515319