239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

167/2025 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2025eko urriaren 23an egin zen proba).

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 171/2024 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko proben 2025eko deialdia onetsi zen.

Galdaretako industria-operadoreen, A, B eta C kategoriako gas instalatzaileen eta petrolio-produktu likidoen instalatzaileen edo konpontzaileen (I. II. eta III. kategoriak) gaikuntza, garabi-dorreko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko bigarren deialdiko probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak proba horiek gainditu dituzten pertsonen zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2024ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onestea industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak, 2025eko bigarren deialdiari dagozkionak, gainditu dituzten pertsonen zerrenda. Proba horiek urriaren 23an egin ziren.

2. Industria Segurtasunaren Atalari agintzea presta ditzala galdaretako operadore industrialen lanbide gaikuntzaren ziurtagiriak eta garabi-dorreko operadoreen txartelak, azterketak gainditu dituztenentzat, interesdunek baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu ondoren emateko.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan espediente-kodea adierazita: SOIIEM-RP-2-2025.

Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA

Galdaretako operadore industrialen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituztenen zerrenda (kategoria bakarra)

–Deiturak eta izena:

ACUÑA DOMÍNGUEZ, RULY ANDERSON

ANTÓN LUCIO, MARIANO JAVIER

BENÍTEZ ITARTE, VALENTÍN

CASALLAS RODRÍGUEZ, GERSON NICOLÁS

CASTILLO GUZMÁN, CRISTIAN DANIEL

DE FRUTOS ESPINOSA, IGNACIO

ECHEVERRIA JARONES, UNAI

ELGHARADI ZIRAOUI, ABDELLAH

FLAMARIQUE FLAMARIQUE, SERGIO

GARCÍA MESEGUER, MANUEL

GOICOECHEA ESCUDERO, JAVIER

GONZALEZ VAN DER SLUYS, FERNANDO JAUNDIRK

GURREA EZQUERRO, DIEGO

HABLICH ALVARRACIN, ALBERTO XAVIER

IGEA HUGUET, IVÁN

JIMENO LACARRA, PABLO

KHALLOUT BARKAOUI, AHMED

MAMANI RAMÍREZ, FABIO MARCELO

NITU, MARIUS

NOVA MALDONADO, LUIS ALBERTO

PENA MONENTE, JAVIER

PÉREZ PLAZA, ALEJANDRO

PLATERO MURGUIALDAY, DAVID

RUBIO HERNICA, VICENTE

RUBIO MARTÍNEZ, DANIEL

SAINZ BERGERA, ION

SERRANO CERVERA, MARCO

SOUFFAGUE, REDOUANE

URIBE CASTAÑEDA, JEISON ANDRÉS

URIETA SARASA, JUAN MIGUEL

VALAREZO GAONA, DIEGO VINICIO

YERRO GAINZA, JESÚS MARÍA

Garabi-dorreko operadoreen txartela lortzeko probak gainditu dituztenen zerrenda (kategoria bakarra)

–Deiturak eta izena:

LOPES DE FREITAS, PEDRO MIGUEL

Iragarkiaren kodea: F2514823